Aurrera [2011-09-18]

Aurrera

12:00etan Etxezurin

Aurrera

a las 12:00 en Etxezuri

Deusto A 3-4 Aurrera

Iritzi orokorra:

Partidu ona egin dugu, aurrekoan bezala jokalari asko direnez bi hamaikako izan dira, bat lehen zatian aritu dena eta bestea bigarrenean. Aukera asko eta ergiak egin ditugu, gauzatzea falta izan zaigu.

Lehen zatian, 2-0 aurreratu gara, Enekak sartu du lehen gola falta bat buruz errematatzean eta Unaik egin du bigarrena penalti bat gauzatzean; handik gutxira areaz kanpoko jaurtiketa bati esker gola egin digute eta lehen zatia amaitzea zela berdinketa lortu dute bisitariek ezkerretik egindako jokaldi bat errematatzean. Baina garrantzitsuena izan da lehen zatian nagusi izan garela, ondo jolastu dugu eta goleko aukerak egitea lortu dugu.

Bigarren zatian ekimena geurea izan da ere eta aurrekoaren haritik joan da, aukerak bai baina golik ez. Beste falta batean lortu dugu 3-2 aurreratzea Lander Orokietaren burukadari esker. Baina geure erruz galdu dugu partidua. Izan ere, baloia atzean gaizki jolastu eta berdinketa oparitu diegu, horrez gain, partiduaren azken minutuan, erdiraketa harrotu bat egin dute eta Jonek atepean ez duenez lortu baloia ikutzea gola egin digute.