20. kronika | Begoña A

Deusto A 4-1 Begoña A


 

Hamaikakoa:

Alberto
Eneko, Alex B., Asier A., Lander
Ibon, Gorka
Manu
Jonan, Eneka, Pablo


Erreserbarako: Jon, Andoni, Iñigo, Unai, Rauz, Asier C., Lander I.

 

Lehen zatia:

  • 6. minutua, Enekori sarrera gogorra
  • 8. minutua, kornor bat atera dugu eurek ez dute ondo urrundu eta berriro sartu dugu baloia arean, Enekak gogor jaurti du eta atezainak ukitu du baina geratu gabe eta Asierrek gola egin du, (1-0)
  • 20. minutua, bi korner jarraian atera dugu eta bigarrenean Pablok jaurti egin du baloia kokatu nahirik kanpora joan zaio
  • 23. minutua, euren jokaldia eta kontraerasoa egin dugu Asier baloiarekin atera da eskumara zabalduz, Jonanen erdiraketa Pablok errematatu du baina bere burukada atezainak kornerrera urrundu du, goleko abagunea
  • 24. minutua, kornerra atera eta Alex B-ren burukada kanpora joan da, bakarrik zegoen eta aukera argia izan da
  • 27. minutua, Albertok luze atera du eta Enekak ondo burrukatu du baloia buruarekin eramanez, bere erdiraketa ezkerretik eskumara bigarren zutoinera heldu da atezainak pasatzen utzi duelako, Jonan heldu da eta gogor astindu baloia eta angelu txikia izan arren saretan kokatu du, (2-0)
  • 37. minutua, bukaerako marraraino iritsi eta erdiraketa arriskutsua egin dute euren eskumatik eta Enekok baloia ukitzea lortu du
  • 46. minutua, berriro ere antzeko jokaldia erdiraketa arriskutsua egin dute euren eskumatik eta Enekok urrundu du minutua, lehen zatiaren amaiera, nagusi izan gara
  • 47. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik gabe gure taldean
  • 8. minutua, Albertok luze atera eta baloia irabazi dugu euren arean, baloia atzerantz utzi eta Manuk oso gaizki jo du ezkerrez
  • 16. minutua, bi erdiraketa jarraian gure eskumatik, lehenengoan atzelariek urrundu dute arriskua eta bigarrenean baloia areatik kanporantz atera dugu Ibonentzat eta honen jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da
  • 18. minutua, jokaldia egin dugu baloia alde batetik bestera eramanez eta azkenean Enekori heldu zaio angelu estua zeukan eta gogor jaurtitzea erabaki du baina gaizki jo duenez kanpora joan da
  • 20. minutua, gola lortzeko oso falta aproposa egin diote Landerri baina Ibonen jaurtiketa hesia jo du
  • 23. minutua, baloi altu bat punpa egin eta Alberto bere atepetik irten da urruntzera baina gaizki ibiki da eta aurrelariak irabazi du lehia, azkenean arriskua egon da
  • 26. minutua, atzetik atera dute eta euren erdilari batek jaurti egin du kanpora
  • 27. minutua, Eneka aldagelara eta Iñigo jolastera
  • 29. minutua, Eneko aldagelara eta Andoni jolastera
  • 30. minutua, baloia ezkerrean zegoen eskumara ekarri dugu eta Jonanen Manuri pasatu dio, Manu area barruan zegoela kontrolarekin baloia jaurtitzeko moduan jarri du eta bere jaurtiketa zutoinaren ondoan kokatu du, oso gol polita, (3-0)
  • 33. minutua, Manu aldagelara eta Lander I. jolastera
  • 36. minutua, Pablo eta Asier A. aldagelara eta euren ordez Unai eta Asier C. jolastera
  • 38. minutua, euren ezkerretik bakarkako jokaldia egin du aurrelari batek eta arean sartuz gogor astindu eta gola lortu du, (3-1)
  • 43. minutua, kornerra atera dugu eskumatik, erdi labur atera da eta lehen zutoinean zegoela Lander I-k buruarekin jo eta gola egin du, (4-1)
  • 47. minutua, partidua bukatu da

 

Iritzi orokorra:

Mallonan emaitza eskasa izan zelako, gogoa geneukan partidu hau jolasteko eta oso ondo atera zaigu. Lehen zatian aurreneko gola nahiko azkar heldu da eta lasai jolasteko beta izan dugu, nagusi izan gara eta ondorioz bigarren gola heldu da ere. Bigarren zatian ez dugu tokia galdu: atzean ondo, erdian langile eta aurrean zorrotz. Hiru puntuak Etxezurik geratu dira eta Begañarekiko abantaila izango dugu liga bukaeran berdinketarik gertatuko balitz.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 15 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Bosgarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza hobeak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli