17. kronika | Galdakao

Galdakao 0-2 Deusto A


Hamaikakoa:

Alberto
Eneko, Alex B., Asier A., Xabi
Gorka, Ander, Ibon
Jonan, Eneka, Pablo


Erreserbarako: Jon, Unai, Asier C., Alex A., Manu, Andoni, Lander I.

 

Lehen zatia:

  • 7. minutua, Julenek egindako erdiraketa eta bigarren zutoinean Albertok baloi ukitu du baina euren hanketan uzteko, jaurti dite eta Albertok kornerrera urrundu du
  • 11. minutua, Jonanek falta atera du gure ezkerretik eta Enekaren burukada kanpora joan da langaren gainetik
  • 14. minutua, Enekoren erdiraketa eskumatik eta Enekak bularrez utzi dio Pablori, honen areaz kanpoko jaurtiketa azpitik barrura zihoan baina atezainak ondo geratu du, oso jokaldi ona gure aldetik eta biata ere euren atezainaren erantzuna
  • 16. minutua, Pablok zentral bati baloia lapurtu ostean Enekari emandio, Eneka ateari bizkarra ematen egon arren buelta eman eta markatzailea gainditu du gero atezainaren irteeran baloia ateko bazter batean kokatzeko, (0-1)
  • 22. minutua, Unai euren kapitainari txartel horia Enekari ostikada eman ostean atzetik, txartel gorri ere izan zitekeen
  • 26. minutua, Galdakaoko aurrelari batek baloia eskuz eramanda arean sartzea lortu du eta bere jaurtiketa Albertok geratu dio
  • 32. minutua, Gorkari txartel horia falta bat ateratzen oztopatzeagatik
  • 33. minutua, falta bat azpitik atera dute eta hezian jo ostean area barruan geratu da baloia hilda euren jokalari baten oinetan, jaurti azpitik eta larregi gurutzatu du baloiak zutoinaren ondotik kanporako bidea hartuz
  • 35. minutua, alboko sakea egin dute, korner baten bezalakoa, eta ez dugunez ondo defendatu baloia area txikiko bazter batea geratu zaio aurrelari bai, oso gogor jo du eta kanpora joan da jaurtiketa
  • 39. minutua, Enekok huts egin du gure zelai erdian baloi baten bila joan denean, horregatik eraso bat antolatzeko aukera izan dute baina gaizki jaurti dute
  • 46. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
  • 1. minutua, korner bat atera dugu laburrean eta Pabloren erdiraketa Enekak saretan jarri du, baloia astiro-astiro sartu da eta Asier A-k ez du ukitu jokoz kanpo egon zitekelakoan, (0-2)
  • 19. minutua, Ibon odoletan eta denboratxoa darama zelaitik kanpo jolastu ezinik
  • 25. minutua, txartel horia Xabiri atzetik egindako sarreragatik
  • 26. minutua, Jonan aldagelara eta Alex A. jolastera
  • 30. minutua, guk ateratako falta bat urrundu dute eta baloia buruz jota berriro sartu dugu arean eta Asier jaurtitzeko moduan zegoela Enekarekin topo egin du eta aukera garbia alferrik galdu dugu
  • 32. minutua, Xabierri bigarren txartel horia alboko sake batean atzeratzeko agindu diolako arbitroak, honek uste izan du denbora galtzen zegoela eta bigarren txartel horrekin kanpora egotzi du
  • 33. minutua, Galdakaoko 3 zenbakiduna Xabi bultzaka aritu da kanporantz zihoala eta atezaina korrika joan da 3a gelditzera eta arbitroak txartel horia atera dioa atezainari, honek zeozer esan omen dio eta beste txartel hori bat erakutsi dio. Azkenean, talde biak 10 jokalariekin zelai gainean
  • 34. minutua, Ibon aldagelara eta Andoni jolastera. Xabierren tokia hartu du Andonik, atzeko ezker hegala
  • 42. minutua, Eneka aldagelara eta Unai jolastera
  • 43. minutua, falta arriskutsu bat atera du Julenek, baloia berriro berari heldu zaio eta bere jaurtiketa Albertok kornerrera urrundu du
  • 47. minutua, Enekori txartela 17a lurrera bota duelako, falta azken marran izan delako areatik hurbil, korner labur bat balitz bezala uler daiteke
  • 49. minutua, partidua bukatu da

 

Iritzi orokorra:

Partidua ez da ona izan. Hala ere, lehen zatio erdia geurea izan da gola lortu arte, gola jasu dutenean gehiago estutu dute etxekoek baina jokaldirik jozi gabe, falta jaurtiketetan eta alboko saketan oinarritu dute euren erasoa. Bigarren zatiaren hasi hasieran gola lortu dugu eta partiduak lehen zatiaren ildotik joan da, Galdakaokoen jokorik gabeko presioa eta gu nahiko lasai baloiak urruntzen. Puntuak etxera baina txartel hori larregi ere bai, nahiz eta azpijokoa eta zikinkeria Galdakaokoen aldetik egon den.

[argazkiak ikusi]

 

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 15 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Bigarren jardunaldia jolastu ondoren emaitza hobeak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli