16. kronika | Ugeraga A

Deusto A 2-1 Ugeraga A


 

Hamaikakoa:

Alberto
Eneko, Alex B., Asier, Xabi
Manu, Gorka, Ibon
Jonan, Eneka, Pablo


Erreserbarako: Asier C., Lander I., Alex A., Andoni, Iñigo eta Unai

 

Lehen zatia:

  • 7. minutua, falta bat atera du Albertok gure zelaitik, Enekak ateari bizkarra emanez atzerantz buruz ikutu eta baloia Jonani heldu zaio area barruan eta bakar-bakarrik, gogor jo eta baloia Salesinos teilatura heldu da
  • 15. minutua, Pabloren erdiraketa eta Enekari penaltia egin diote, Gorkak jaurti du eta gola lortu du, (1-0)
  • 25. minutua, kontraerasoa egin dugu gure ezkerretik Manu eta Enekaren artean, Enekaren jaurtiketa kornerrera urrundu du atezainak
  • 27. minutua, kornerra atera dugu eta Asierrek gola egin du buruarekin errebatatuz baina arbitroak falta egin duela erabaki du eta ez da markagailura igo
  • 35. minutua, Manuk urruneko falta bertikala atera du eta Asierrek buruz ikutu du atzerantz baina langa gainetik joan da
  • 41. minutua, beste falta bat oraingoan Enekori egin diotena eta Alexen burukada kanpora joan da ere
  • 42. minutua, Enekaren jokaldia area barruan eta jaurtitzeko aukera lortu du, gogor oso gogor astindu du baloia area txikitik hurbil eta kanpora joan da errazena gola egitea zenean
  • 47. minutua, jokoz kanpoko posizioan gola egin digute, baloi bat erdiratu dute eta Gorkaren gainetik pasa da aurrelari batek kontrolatu eta jaurti egin du eta beste batek (jokoz kanpo zegoena) errematxatu egin du, (1-1)
  • 47. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, Asier aldagelan geratu da eta bere ordez Andoni atera da. Atzeko lerroa honela antolatu da, eskumatik ezkerrera, Xabi-Eneko-Alex-Andoni
  • 3. minutua, gure jaurtiketa eta atezainak zailtasunekin geratu izan du
  • 15. minutua, atezaina eta atzelari baten arteko gaizki ulertzea eta Enekak baloia kendu die, angelurik gabe baina barrura sartu du, (2-1)
  • 16. minutua, txartel hori Iboni jokoa moztu duelako
  • 17. minutua, urruneko falta bat atera jaurti dugu eta atezainak bi denboretan geratu du, oraingoan ere zailtasunak izan ditu atezainak
  • 22. minutua, Albertok denbora asko hartu du baloia atetik ateratzean eta falta bat adierazi digu areako marra gainean, jaurtiketa indirektoa izan da eta moztu dugu
  • 31. minutua, Pablok jokaldia egin du eta berak bakarrik eta azkenean bere baloi loratua langara joan da
  • 32. minutua, Manu aldagelara eta Iñigo bere ordez
  • 40. minutua, txartel horia Iñigorentzat
  • 48. minutua, Eneka aldagelara eta Unai bere ordez
  • 49. minutua, partidua bukatu da

 

Iritzi orokorra:

Emaitzak ez du islatzen zelaian gertatu dena, gu erraz nagusitu gara. Lehen zatian aukera argiak ez ditugu gauzatu eta amaitzear zela, banako gola egin digute jokoz kanpoko joaldi batean. Bigarren zatian Ugeragakoak ez dira gure atera hurbildu, nahiz eta 15. minutuan bigarren gola egin dugun eta arriskuak hartzeko beharrean zeuden.

 

Grafiko honetan 1. eta 2. itzuliak alderatzen ditugu bakoitzaren 15 jardunaldiak elkar parekatuz. Urdinez agertzen dira 1. itzulian lorturiko puntuak eta gorriz dagoeneko 2. itzulian lortutakoak. Lehen jardunaldia jolastu ondoren emaitza berdintsuak ditugu gurekiko alderaketa honetan.

 


Taula nagusira itzuli