09. kronika | Asti-Leku A

Deusto A 4-3 Asti-Leku A


 

Hamaikakoa:

Alberto
Alex A, Alex B, Lander I, Eneko
Ibon, Ander, Jonan
Manu, Unai, Eneka


Erreserbarako: Jon, Iñigo, Denis, Pablo, Gorka, Raul, Asier

 

Lehen zatia:

  • 1. minutua, zelai erdian bat bikoa unai eta Enekaren artean, azkenean Unairen jaurtiketa langaren gainetik joan da
  • 3. minutua, jokaldi polita eta Alex A-en erdiraketa, Ibonek bigarren zutinean buruz jo du eta gola egin du, (1-0)
  • 5. minutua, falta bat gaizki atera dugu laburregi joan delako eta eurek erraz moztu dute, Manu heldu behar izan dio bati zelai erdian eta txartel horia irabazi du
  • 5. minutua, falta atera dute area barrura eta dugu moztu, baloia solte geratu da eta burukada bati esker banakoa lortu dute, (1-1)
  • 8. minutua, kornerra atera dute eta gol olinpikoa egin dute, baina falta Albertori egin omen dutelako arbitroak ez du gola eman
  • 12. minutua, urruneko falta bat atera dugu eta zutoin ondoan kornerrera urrundu dute, kornerraren ireteeran Ibonen ezkerkada azpitik eta baloia gutxigatik kanpora joan da
  • 26. minutua, euren baloi aurreratu bat eta bi atzelari joan dira moztera baina gaizki, aurrelariak alde egin du eta areaz kanpotik jaurtita gola egin du, (1-2)
  • 30. minutua, oso falta egokia izan dugu baina Ibonek hesira jaurti du, hala era baloia Enekori heldu zaio eta honek Unairi pasa dio gola egin zezan, dirudienez jokoz kanpokoa izan da eta arbitroak ez du gola eman
  • 35. minutua, kornerra atera dute bigarren zutoinera eta gola egin dute, 14a bakar-bakarrik egon da eta ez du huts egin, (1-3)
  • 42. minutua, falta bat atera dugu bigarren zutoinera eta Enekak buruz ikutu du Unaik aho zuloan gola egin zezan, (2-3)
  • 47. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 6. minutua, Ibonen jokaldia erdi-erditik baloia eramanez, gero oso pase ona eman dio Unairi eta honek huts egin du azkarregi jolastu nahi izan du atezainaren aurrean zegoela, ezkerrez jo eta oso bigun atera zaio jaurtiketa
  • 6. minutua, urruneko falta atera dugu, buruz jo, berriro buruz jo eta baloia Alex B ingurura heldu da, honek lepoa ondo biratu eta bere burukadak sareko bidea hartu du, (3-3)
  • 10. minutua, baloi harrotua Enekok Enekari eta honek atezainaren eskuetara errematatu du, zaila zen urruneko baloi oso harrotua zelako
  • 11. minutua, Jonan aldagelera eta bere ordez Pablo
  • 13. minutua, Unai aldagelera eta bere ordez Iñigo
  • 15. minutua, Manu aldagelera eta bere ordez Gorka
  • 17. minutua, txartel horia Alex B-ri, izatekotan txartela Alex A-ri zegokion
  • 22. minutua, Lander I aldagelera eta bere ordez Asier
  • 30. minutua, Ander aldagelera eta bere ordez Raul
  • 32. minutua, Enekoren erdiraketa eta Pabloren burukada kanpora
  • 36. minutua, txartel gorria 14ari zerbait esan omen dio arbitroari
  • 38. minutua, Alex A-ek baloia moztu du euren atzeko sake batean eta baloia Pablori heldu zaio, honek sakonean Enekari eta atzelariei eutsiz baloia desbideratu du atezaina irten denean, gola, (4-3)
  • 47. minutua, falta itsusia egin diote Enekori arean sartzera zihonean, Pablok jaurti du eta arriskua sortu du
  • 48. minutua, Enekak zelai osoa korritu du diagonalean baloiarekin, azkenan galdu egin du
  • 48. minutua, Ibonen erdiraketa eta Pabloren burukada langa gainetik joan da
  • 49. minutua, txartela Ibonentzat falta bat egiteagatik
  • 50. minutua, falta atera eta gure urruntzearekin partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Partidu gorabeheratsua eta burrukatua, aurkariak arriskugarriak iruditu zaizkigu, mutil garaiak izanik goiko jokoa menperatzen dute. Ondo hasi gara baina gero bi goleko abantaila hartu dutenean gauzak ilun ikusten ziren, eskerrak atsedenaldia baino lehen bigarren gola egin dugula eta aldea gol bakar batekoa izatea lortu dugula.

Bigarren zatiaren hasieran berdinketa lortu dugu eta hortik aurrera partidua irabaztera buru belarri jarri gara. Partiduaren azken txapan sarturik geundela lortu dugu laugarren gola, eta gero oso aukera argiak izan ditugu baina ezin izan dugu partidua erabaki. Finean lan handiko partidua eta mutilen meritua izan da gauzak okertu direnean ez dutelako etsi.

 

 


Taula nagusira itzuli