08. kronika | Ermua A

Deusto A 3-1 Ermua A


 

Hamaikakoa:

Alberto
Alex A, Alex B, Eneko, Lander O
Gorka, Ander, Ibon
Iñigo, Unai, Pablo

Erreserbarako: Jon, Eneka, Iñigo, Raul, Denis, Jonan, Manu

 

Lehen zatia:

  • 4. minutua, Pablok falta bat atera du hesiaren gainetik eta kanpora joan da gutxigatik
  • 8. minutua, baloia urrrundu ezinik ibili dira eta azkenean Ibon arean eskubiko erpinetik hurbil zegoela bote lasterrean jaurti du eta gola lortu du, (1-0)
  • 16. minutua, Iñigoren jokaldia gure eskumatik eta erdiraketa ona egin du, Pablo errematera sartu da baina atzelariak oztopatu du eta ezin izan du baloia jo
  • 18. minutua, kornerra atera dugu lehen zutoinera eta eurek urrundu dute baina Iñigori heldu zaio eta bere ezkerkada atezainak urrundu du berriro kornerrera
  • 29. minutua, bukaerako marratik Ibonek baloia atzera eta Unaik lehen zutoinean baloia kanpora bota du
  • 31. minutua, oso falta egokia Ibonentzat baina Unaik jaurti du, atezaina zegoen tokira jaurti du eta honek zailtasuneakin kornerrera urrundu du
  • 36. minutua, baloia sakonean Unairi eta area barruan zela atzetik jo eta lurrera bota dute, gure ustez penaltia izan da
  • 41. minutua, Enekoren hutsa baloi erraz bat pasatzean aurkariari eman dio, gero azkar ibili da eta zuzendu egin du bere okerra
  • 45. minutua, baloia ez dugu atzetik atera eta galdu egin dugu, berreskuratu eta berri galdu dugu, eurek hala edo hola arean sartu dira eta azkenean jaurtiketa gurutzatu bati esker banakoa lortu dute, (1-1)
  • 46. minutua, lehen zatiaren bukaera. Partidua erabakitzeko aukerak izan ostean burumakur aldagelara

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
  • 8. minutua, baloia sakonean Unairi eta txutatzean bultza egin diote, ondorioz baloia kanpora joan da
  • 17. minutua, falta bat atera dute ez dugu ondo urrundu eta azkenean Alex A-ek baloia eskuarekin ikutu du, txartel horia eta falta arearen ertz-ertzetik, jaurtiketa azpitik joan da eta Albertok hartu du
  • 18. minutua, Iñigo eta Unai aldagelara, Raul eta Eneka euren ordez
  • 21. minutua, baloi eder bat Pablori eta ezkerrez jota larregi gurutzatu du, bakar bakarrik zegoen eta goleko aukera izan da
  • 23. minutua, baloi soltea arean eta Gorkak kanpora jaurti du bote lasterrean, zaila zen Gorka urrun zegoelako eta laskerta egin behar izan duelako baloira iristeko
  • 31. minutua, Pablo aldagelera eta bere ordez Jonan
  • 32. minutua, baloi eder bat aurreratuta eta Enekak buruz jota eraman du, falta egin diote baina aurrera jarraitu du eta atezainaren azpitik jaurtita gola egin du, (2-1)
  • 35. minutua, beste baloi aurreratu bat areara eta Eneka lurrera bota du atzelariak, linierrak penaltia adiera dio arbitroari
  • 36. minutua, Enekak jaurti du penaltia, erditik eta azpitik, gola, (3-1)
  • 40. minutua, Alex A eta Ibon aldagelera, Yerai eta Denis jolastera euren ordez
  • 43. minutua, txartel horia Anderrentzat
  • 48. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Partidua ez da polita izan, ondo hasi dugu eta ermuakoak nahiko txarto ibili dira, ematen zuen erraz nagusiko ginela batez ere lehen gola lortu ostean, baina bigarrena ez da heldu eta gauzak okertu zaizkigu ustekabean banako lortu dutenean. Bigarren zatian hildo beretik joan da jokoa, gure erasoak eta ermuakoak defentsan, azkenean Enakaren lanak saria izan du eta bi golak erdietsi ditu partiduaren azken txanpan sarturik geundela.

Dagoeneko ikusi dugun talderik mugatuena da Ermua, edo bestela egun txarra izan dute.

 

 


Taula nagusira itzuli