07. kronika | Leioa B

Leioa B 3-0 Deusto A


 

Hamaikakoa:

Alberto
Alex A, Alex B, Ander, Lander O
Gorka, Lander I, Pablo
Jonan, Eneka, Manu

Erreserbarako: Jon, Unai, Iñigo, Raul, Denis, Yerai, Ibon

 

Lehen zatia:

  • 9. minutua, baloi luzea 10 zenbakidunari, ematen zuen Alez B-k moztuko zuela baina aurrelariak buruz baloia ikutu eta arean sartzean gogor astindu du gola lortuz, (1-0)
  • 25. minutua, txartel horia Lander O-rentzat sarrera gogor bat egiteagatik, lehen ere beste ageriko falta bat egin du eta bigarrena zen
  • 30. minutua, Gorkak baloia lapurtu eta erdiratu du eta Plablo buruz jotzera sartu da baina fede askorik gabe, orain arteko gure hurbilketarik arriskutsuena
  • 31. minutua, euren jaurtiketa eta Albertoren geldiketa ona
  • 45. minutua, lehen zatiaren bukaera. Partidua entretenigarria baina eurek hobeto ari dira, ezin dugu jokaldirik josi

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketa bat egin dugu Ibon jolastera eta Lander I aldagelan geratu da
  • 1. minutua, baloia galdu dugu areatik hurbil eta aurrelariak zetorkion bezala jo du eta Albertoren gainetik pasatuz gola egin du, (2-0)
  • 6. minutua, Gorkaren erdiraketa eta Alex B-ren burukada, atezainak geldiketa ona egin du, goleko jokaldia izan da
  • 14. minutua, Eneka aldagelara eta bere ordez Iñigo
  • 16. minutua, Manu aldagelara eta Unai jolastera
  • 19. minutua, Lander O aldagelera eta bere ordez Raul
  • 31. minutua, ez dugu jakin baloi bat atzetik urruntzen eta aurrelariak gola egin du, (3-0)
  • 32. minutua, Pablo aldagelera eta bere ordez Yerai
  • 45. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Partidu polita iruditu zaigu, ondo lotu gaituzte eta ezin izan dugu aukerarik sortu; eurek aldiz, baloia ondo mugitzen dakitela erakutsi dute, onartu beharra dago partidua kontrilpean eduki dutela. Bigarren zatia hasi bezain laster gauzak erabat okertu zaizkigu bigarren gola oparitu dugunean, horrek min handia eragin digu.

 

 


Taula nagusira itzuli