06. kronika | Indautxu A

Deusto A 2-1 Indautxu A


 

Hamaikakoa:

Alberto
Xabi, Alex B, Ander, Eneko
Gorka, Ibon
Pablo
Manu, Eneka, Jonan


Erreserbarako: Jon, Rauz, Unai, Asier, Iñigo, Denis, Lander I

 

Lehen zatia:

  • 13. minutua, oso falta arriskutsua gure aurka arearen marra gain gainean, jaurtiketa kornerrera joan da hezian jo ostean
  • 16. minutua, Enekari falta bat egin diote euren areatik bhurbil, ere, Enekak berak jaurti du azpitik eta gogor baina kanpora joan da
  • 42. minutua, Xabi minduta kanpora joan da
  • 46. minutua, lehen zatiaren bukaera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, Xabi aldagelan geratu da eta bere ordez Rauz irten da, Anderrrek eta Gorkak euren arteko posizioak trukatu dituzte eta eskuin hegalean Jonan dago
  • 3. minutua, atzetik hasita jokaldia egin dugu erditik eta Enekak baloia eraman du, azkenan bortzatuta heldu da atezainaren aurrera eta baloia larregi guratzatu du. Goleko aukera izan da
  • 6. minutua, pare bat aldiz heldu dira gure atera arriskua sortuz, batez ere Eneko ari den hegaletik ari dira erasotzen
  • 7. minutua, korner bat atera dute eta baloia area txikira joan arren Alberto atepean geratu da eta gutxigatik ez dute erremaatu. Goleko aukera ere
  • 8. minutua, atezainak atzetik luze atera du, Jonanek buruz moztera jauzi egin du baina ez du ondo neurtu eta gainetik pasa zaio, euren kapitainak baloia hartu eta diagonalean area zapalduta hankapetik sartu dio baloia Albertori, (0-1)
  • 17. minutua, alboko sakea euren areara eta Enekak baloia kontrolatu du ateari bizkarra emanez, atzetik jo dute eta penaltia
  • 17. minutua, Gorkak jaurti du (bere eskumara eta gora) eta gola lortu du, atezainak igarri egin du baina ez da iritsi, (1-1)
  • 20. minutua, Manu aldagelera eta bere ordez Iñigo
  • 24. minutua, Xfalta bat atera ostean buruz ikutu dugu eta baloia hilda geratu zaio Rauzi, atetik oso hurbil eta zutoin baten parean, oso gogor astindu du eta langa gainetik galdu da da benetako aukera argia
  • 27. minutua, falta jaso arren Enekak baloia eraman du aurrera eta Rauzekin jokaldia egin du, erdiraketa eta Pablok gola lortu du baloia bultzatuz bigarren zutoinean, (1-2)
  • 31. minutua, Ander aldagelera eta bere ordez Lander I, Gorka zelai erdian kokatu da eta Lander I zentral bezala arituko da
  • 34. minutua, Pablori txartel horia atezaina oztopatu duelako
  • 35. minutua, Enekak alde egin du baloiaren berak bakarrik eta ez du erabaki ona hartu, atezaina ez da atepetik atera eta Enekak gehiago hurbiltzeko aukera izan du baina gogor jotzea otu zaio eta jaurtikeka kanpora joan zaio
  • 36. minutua, Ander aldagelera eta bere ordez Asier, Lander I zelai erdira eta Asier atzera
  • 36. minutua, Pabloren jokaldia ezkerretik eta bere erdiraketa azpitik egin du bi lagun baitzeuden prest, baina atezainak erdiraketa moztu egin du
  • 37. minutua, Pablo aldagelera eta bere ordez Denis
  • 41. minutua, baloia hilda geratu da gure area barruan eta gogor astindu dute, langan bete-betean jo eta ez da sartu. Goleko aukera, noski
  • 45. minutua, Enekak burruka handia egin onderen bere markatzailearekin pase ederra eman dio Rauzi, Rauzen errematea gora joan da ate zuloan eta bakarrik zegoela
  • 48. minutua, kornerra atera dugu eta Iñigoren jaurtiketa atepetik atera dute
  • 49. minutua, Enekori bi txartel hori, lehenengoa baloia eskuaz jolastu duelako eta bigarrena baloia urruntzeagatik
  • 50. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Lehen zatia alferrik galdu dugu berriro ere, euri asko egin duenez zelaia azkar zegoen eta huts handiak egin ditugu oso pase errazetan, lehen zatiaren bukaeran Indautxukoek agintea hartu dute, arriskurik sortu gabe baina jokoaren ekimena bereganatuz. Gainera, Xabik mina hartu du eta lesio luzea izan daiteke.

Bigarren zatiaren hasieran aukea on bat izan dugu baina laster egin digute gola, gero berdinketa etorri da eta markagailuan aurretik jartzea ere. Markagailua gure alde zegoela ez dugu ondo jolastu, sendotasuna falta izan zaigu, nerbio larregi eta konfiantza falta. Hala ere, eurek itsu-itsuan aurrera joan direnez zuloak laga dituzte atzean baina ez gara gai izan partidua erabakitzeko.

 

 


Taula nagusira itzuli