05. kronika | Begoña A

Begoña A 4-4 Deusto A

 


 

Hamaikakoa:

Alberto
Xabi, Alex B, Lander I, Eneko
Gorka, Ibon
Pablo
Manu, Iñigo, Jonan

 

Erreserbarako: Jon, Xabi, Rauz, Unai, Asier, Eneka eta Ander

 

Lehen zatia:

  • 4. minutua, baloia aurreratuak eta Pablok huts egin du atezainaren aurrean
  • 8. minutua, kornerra eta falta bat atera ondoren Alexek buruz gola egin du, (0-1)
  • 11. minutua, Lander I-k ez du ondo urrundu eta euretariko batek hartu du baloia, tokia bilatu eta areaz kanpoko jaurtiketa Albertok ez du ikusi, (1-1)
  • 24. minutua, kornerra gure aurka eta kontraerasoa antolatu dugu, azkenan Iñigoren jaurtiketa eta atezainak hartu du
  • 31. minutua, Enekoren beste jokaldi bat eta bukaerako barratik egindako erdiraketa Pablok aterzainari bota dio. Goleko aukera
  • 34. minutua, penaltia gure aurka baloia Ibonk garbi eraman duenean. Jaurtiketa gogorra eta gola, (2-1)
  • 37. minutua, Pablok falta bat atera du (harrotuegia nire ustez) eta Ibonek bigarren zutoinean buruz jo du, gero Gorkak errematutu du buruz ere, (2-2)
  • 44. minutua, Albertok gaizki atera du atzetik eta eurek hartu dute baloia, gero ez gara gai izan erasoa mozteko eta gola jaso dugu, (3-2)

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 3. minutua, Pabloren jokaldia eta atearen aurrean Iñigok kanpora bota du
  • 9. minutua, Pablo aldagelara eta Eneka jolastera
  • 17. minutua, Lander I aldagelara eta Ander jolastera, Eneko zentral bezala jarri da
  • 17. minutua, Manu aldagelara eta Unai jolastera
  • 21. minutua, Gorka aldagelara eta Rauz jolastera
  • 28. minutua, baloia aurreratu dute eta baloia atezainaren gainetik igaro dute, (4-2)
  • 31. minutua, erditik sartu gara eta pasea ez dute moztu, Unaik gola egin du, (4-3)
  • 32. minutua, Iñigo aldagelara eta Xabi jolastera
  • 34. minutua, kornerra eta atezainak hiru aldiz baloia atera du marratik, azkenean Anderrek gola egin du (4-4)
  • 40. minutua, bigarren txartel horia euren erdilari batentzat Iboni falta egin diolako
  • 47. minutua, erdiraketa eta Unaik huts egin du atea aurrean, bakarrik zegoen baina zetorren bezala errematatu du kanpora
  • 48. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Partidu gu geuk galdu dugu, atzean ez garelako ondo ibili eta aurrean aukerak ez ditugilako gauzatu. Lehen zatian ondo hasi gara baina opari larregi egin ondoren hiru gol sartu dizkigute, hiruretan suertea izan dute Begañakoek. Bigarren zatian gure jokoa ez da hobetu baina lanean jarraitu dugu, horri esker, batez ere laugarren gola jaso ostean, lortu dugu markagailua berdintzea, eta, gauzak zer diren, bukaeran partidua irabazteko gutxi falta izan zaigu.

 

 


Taula nagusira itzuli