04. kronika | Basconia A

Deusto A 1-1 Basconia A

 


 

Hamaikakoa:

Alberto
Alex A, Eneko, Alex B, Lander O
Gorka, Lander I
Ibon
Pablo, Iñigo, Jonan

 

Erreserbarako: Jon, Denis, Xabier, Yerai, Aitor, Eneka, Unai

 

Lehen zatia:

  • 3. minutua, kornerra eta gola, azpitik atera dute eta batek pasatzen utzi du bigarren batek jaurtitzeko, baloia ondo kokatuta joan da eta gola, (0-1)
  • 8. minutua, korner bat atera dugu lehen zutoinera eta gutxigatik ez dugu markatu
  • 21. minutua, areaz kapotik jaurti du Lander I-k eta atezainak zailtasunekin urrundu du
  • 23. minutua, atezainak gaizki atera du, baloi harrotua baina zelai erdira heldu ez dena, baloia luze bota dugu eta Enekak burrukatu du bere markatzailea gaindituz area barruan, gero ezkerrez jo eta gola lortu du, (0-2)
  • 35. minutua, falta bat atera dugu, korner labur bat balitz bezala, eta Alex B-ren burukada kanpora joan da
  • 46. minutua, lehenengo zatiaren amaiera

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 2. minutua, gutxigatik ez dute gola egin, kapitainak baloiaz jabetu da zelai erdian eta bat bikoa eginez Albertoren aurrean kokatu da, bere jaurtiketa Albertok oinarekin urrundu du. Goleko aukera argia
  • 9. minutua, Lander I aldagelara eta bere ordez Eneka jolastera
  • 16. minutua, Enekak baloi baten jabetza burrukatu du eta azkenan Iñigoren gola, (1-1)
  • 17. minutua, areatik hurbil Iñigok baloia atezainaren gainetik pasatu du baina gutxigatik kanpora joan zaio
  • 18. minutua, Joanen urruneko jaurtiketa eta atezainak zailtasunekin kornerrera urrundu du
  • 19. minutua, Enekari atzetik jo eta penaltia adierazteko jokaldia izan da
  • 26. minutua, Enekaren erdiraketa azpitik eta Pablok lehen zutoinean kanpora errematatu du
  • 28. minutua, Pablo aldagelara eta Xabier jolastera, Lander O aurreratu egin da
  • 29. minutua, jokoz kanpo zegoen aurrelaria baina arbitroak ez du hori adierazi, bere jaurtiketa kanpora joan da Albertoren gainetik pasatu nahian
  • 31. minutua, Jonan aldagelara eta bere ordez Unai jolastera
  • 34. minutua, area barruko falta bat jaurti dugu euren hesia marra gainean zegoelarik, baina gora joan zaigu
  • 39. minutua, Lander I aldagelara eta bere ordez Denis jolastera
  • 40. minutua, Iñigo aldagelara eta bere ordez Yerai jolastera
  • 47. minutua, partidua bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Irabazteko partidua izan da baina ez gabiltza ondo. Aurkarien atera heltzen gara baina gola egitea falta zaigu. Basconiakoek ez dute aukera askorik egin baina, ikusitakoaren arabera, esan daiteke emaitza bidezkoa izan dela.

 

 


Taula nagusira itzuli