03. kronika | Barakaldo B

Barakaldo B 2-1 Deusto A

 


 

Hamaikakoa:

Jon
Xabi, Aitor, Eneko
Gorka, Ibon
Manu, Lander O
Eneka, Unai, Pablo

 

Erreserbarako: Iñigo, Alex A, Lander I, Rauz, Denis, Yerai

 

Lehen zatia:

  • 3. minutua, Pabloren jaurtiketa eta atezainak ondo geratu du
  • 4. minutua, Aitorrek Joni bota dio eta honek gaizki astindu eta globo bat atera zaio, aurrelariak buruz jo eta arriskua sortu du minutua, eurek falta bat atera dute eta arriskua sortu dute, gure kontraerasoa eta Mikeli kontrola luze joan zaio
  • 8. minutua, alboko sakea eta Enekak area barruan angelu txikiarekin txutatu du, atezainak geratu eta Unaik bigarrenez jaurti du, azkenean Unaik baloia eskuarekin jolastu nahi izan du eta txartel horia irabazi du
  • 41. minutua, baloia urrunetik jaurti dute eta Jon aurreratuta egon denez bere gainetik joan da barrura, (1-0)
  • 42. minutua, Unaik buruz atezainaren eskuetara
  • 45. minutua, baloia bat bota dute aurrerantza, globo bat izan da eta Jon astiroegi atera denez aurrelariak baloia ukitu eta gola, (2-0)
  • 46. minutua, lehen zatiaren amaiera

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean 
  • 1. minutua, erdireketa arriskutsua egin dute eta aurrelariak ez dira heldu
  • 4. minutua, baloi zaila eman diogu Joni, honek bularrez kontralatu du eta aurrelaria gainera etorri zaio eta hortik gero jaurtiketa bat ondoriatu da baina kanpora joan da
  • 8. minutua, Pabloren urruneko jaurtiketa eta atezaina ondo
  • 11. minutua, Lander O aldagelara eta Alex A jolastera
  • 12. minutua, txartel horia Pablori
  • 18. minutua, Pablo aldagelara eta Lander I jolastera
  • 20. minutua, Unai aldagelara eta Iñigo jolastera
  • 29. minutua, Aitor aldagelara eta Rauz jolastera, Lander I atzean jarri da Xabi eta Enekorekin
  • 31. minutua, Rauz-en jokaldia eta atezainak urrundu du gero Ibonek jaurti du eta berri atezaina ondo
  • 40. minutua, Unai aldagelara eta bere ordez Yerai
  • 48. minutua, falta bat atera dugu eta Enekak buruz gola lortu du, (2-1)
  • 50. minutua, bukatu egin da

 

Iritzi orokorra:

Barakaldoren taldea ona da, talde jorratua dela ikusten da. Oso erraz egin dizkigute golak eta gu, aldiz, pattal gabiltza jokoa josterakoan. Barakaldo, orain arteko talderik onena.

 

 


Taula nagusira itzuli

Partidu itsusia. Ez dago

Partidu itsusia. Ez dago jolasterik aurkariak futbolean ez duenean egin nahi.