02. kronika | Galdakao

Deusto A 0-1 Galdakao

 


 

Hamaikakoa:

Alberto
Eneko, Alex B, Lander I, Lander O
Gorka, Ibon
Jonan
Manu, Eneka, Yerai
 

Erreserbarako: Jon, Unai, Denis, Xabi, Asier, Pablo

 

Lehen zatia:

  • 9. minutua, ezkerretik eskumara diagonalean eta ez dugunez moztu buruz errematatu dute kanpora
  • 13. minutua, alboko sake baten ondoren Gorkaren jaurtiketa kanpora
  • 15. minutua, alboko sakea egin dute gure ezkerretik eta baloia alderik alde joan da gure arean, azkenean jaurti egin dute eta langara. Goleko aukera
  • 32. minutua, Enekok jokaldia hasi du, gero Lander O-ri eta honek sakonean Enekari, Enekari atzetik jo eta penaltia egin diote baina berak aurrera jarraitu du bere jartiketa zutoinera joan da
  • 39. minutua, falta bat atera dute, ez dugu moztu, atezaina erdi bidean geratu da eta azkenean Enekok kornerrera urrundu du
  • 41. minutua, Iboni txartel horia
  • 44. minutua, Enekari txartel horia
  • 47. minutua, lehen zatia bukatu da

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, Manu aldagelan geratu da eta Pablo atera da jolastera
  • 4. minutua, Pabloren jokaldia eta kornerrera bota behar izan dute
  • 15. minutua, Alex B-ren urruneko jaurtiketa eta gutxigatik gora joan da
  • 18. minutua, Manu eta Yerai aldagelara euren ordez Xabi eta Unai jolastera
  • 24. minutua, Jonan aldagelara eta Lander I jolastera bere ordez
  • 27. minutua, Eneka aldagelara eta Asier jolastera bere ordez
  • 28. minutua, kontraerasoa egin dute eta penaltia egin omen du Asierrek, txartel gorria berarentzat
  • 29. minutua, penaltia erditik eta azpitik jaurtita gola egin dute, (0-1)
  • 32. minutua, Lander I-ri txartel horia
  • 36. minutua, Xabiri txartel horia
  • 50. minutua, bukatu da

 

Iritzi orokorra:

Oso partidu berdintsua izan da eta aukera gutxikoa. Galdakaok erakutsi du talde sendoa dela eta gola lortu ostean oso ondo itxi ditu zirrikitu guztiak eta ezin izan dugu ezer egin.

 

 


Taula nagusira itzuli