01. kronika | Ugeraga A

Ugeraga A 1-2 Deusto A

 


 bideoa ikusi


Hamaikakoa:

Alberto
Eneko, Alex B, Lander I
Manu,                           Lander O
Gorka, Ander, Ibon
Eneka, Jonan

Erreserbarako: Jon, Unai, Alex A, Pablo, Aitor, Asier, Iñigo

Deialditik kanpo: Xabi, Denis, Yerai, Andoni

 

Lehen zatia:

  • 2. minutua, arriskuarekin hurbildu dira, erdiraketa euren eskumako hegaletik eta aurrelariaren burukada langaren gainetik joan da
  • 13. minutua, Manuri falta gure eskumako erasoko hegalean eta erdiraketa Gorkak errematatu du oso jauzi handia emanez, burukada oso zehatza izan da eta ateko ezker eskuaira ingurutik sartu da baloia, (0-1)
  • 14. minutua, Lander O-ren jokaldi polita eta area barruko azken kontrola luzetxo joan zaio atezainak baloia hartuz
  • 19. minutua, eskuaz ikutu dute baloia euren area ertzean eta Ibonek kanpora jaurti du zutoinaren ondotik eta hezia ondo gaindituz, askok baloia barruan ikusi dugu
  • 37. minutua, Lander O-k baloia berreskuratu du bere arloan eta area sartu eta gero erdiratzen saiatu da, kornerra urruntzea lortu dute, kornerra atera eta atepetik atera dute baloia
  • 45. minutua, lehen zatiaren bukaera, arbitroak ez du ezer luzatu

 

Bigarren zatia:

  • 0. minutua, aldaketarik ez gure taldean
  • 5. minutua, baloia sartu dute gure arean eta moztea lortu dugu baina baloia erdi solte geratu da eta aurrelariak gogor jaurti du baina gora joan zaio
  • 13. minutua, baloia sakonean eta aurrelariak huts egin du Albertoren aurrean dena bere alde zeukanean, aurrelariaren hutsa ala Albertoren meritua zulorik ez dionean utzi eta jaurtiketa oinarekin urrundu duenenan; edonola ere, oso aukera argia etxekoentzat
  • 15. minutua, erdiraketa areara eta Enekaren txilena atezainaren eskuetara joan da
  • 17. minutua, atzelari batek gaizki laga dio baloia bere atezainari eta Enekak gutxigatik ez du gola egin, angelu txikia zeukan eta baloia kanpora joan da
  • 18. minutua, Manu aldagelara eta bere ordez Alex A
  • 19. minutua, Enekaren urruneko jaurtiketa eta atezainak zailtasunak izan ditu kornerrera urruntzeko
  • 19. minutua, kornerra atera eta Anderren burukada saretara, (0-2)
  • 21. minutua, Eneka aldagelara eta bere ordez Unai
  • 23. minutua, pase diagonal bat euren ezkerretik eskumara eta Lander I-ren gainetik igaro da, aurrelariak zetorkion bezala jo du eta jaurtiketa Albertoren eskuetara joan da. Egin diguten bigarren jokaldi arriskutsu argia
  • 26. minutua, falta bat egin dugu gure area ertzean eta goal egin digute, (1-2), oso jaurtiketa zehatza atera zaie eta hau ere eskuairatik sartu da
  • 27. minutua, Lander I kanpora eta bere ordez Aitor
  • 29. minutua, Gorka kanpora eta bere ordez Pablo
  • 31. minutua, falta bat hegalera atera dugu eta Alex A-k lehen ikutuan erdiratu du, Unaik ez du asmatu area barruan
  • 34. minutua, beste falta bat atera dugu, oraingoan aterantz, eta Enekoren burukada langa gainetik joan da
  • 35. minutua, korner bat atera dugu eta berriro arriskua sortu dugu, nahastea area txikian eta zailtasunekin atera dute baloia
  • 39. minutua, Jonan kanpora eta bere ordez Iñigo
  • 44. minutua, falta bat atera dugu (nahiko txarto), eurek urruntzera joan dira (nahiko txarto ere), gero Alex A-en jaurtiketa eta azkenean Unairen errematea zutoinera
  • 48. minutua, partiduaren bukaera

 

Iritzi orokorra:

Zelai txikia izatean espazio gutxi dago eta kontaktuak sarritan gertatzen dira, azkenean falta asko daude eta ondorioz arriskuak ondorioztatzen dira ateak hurbil daudelako.

Partidua kontrolpean izan dugu uneoro, lehen zatian aukera askorik ez da izan, gola lortu dugu eta ez dute etxekoek erreakzionatu, horregatik minutuak joan dira benetako arriskurik sortu gabe.

Bigarren zatiaren hasieran etxekoek gehiago estutu dute eta zuloak utzi dituzte atzean, ez dute eurek asmatu, ezta guk ere, eta korner bat etorri behar izan da gure bigarren gola egiteko. Gehienok uste izan dugu partidua bigarren golarekin amaituko dela, baina ez, eurek gola egin dute eta amaitzeko denbora asko falta zenez ematen zuen partidua zaildu egingo zela, baina ez, kontrakoa gertatu da, azken hogei minutuetan jokoaren ekimena eta agintea geurea izan da. Emaitza bidezkoa izan dela iruditzen zaigu.

 

 


Taula nagusira itzuli